Eibarko Untzaga Gizarte Etxeko informatika gelan ikastaroak ematen ari dira etxeko informatika taldearen, irakasleen eta boluntarioen eskutik. Hainbat tailerretan KZguneko irakasleen partaidetza izango da. Ekainean, Adimen Artifizialari buruzko ikastaro bat sartu dugu, Cibervoluntarios erakundearen laguntzarekin. Laguntza digitala astelehen eta ostegunero 18:30etatik 20:00etara. Eibarko Goienetxe Garaguneko taldea informatika gelara datorkigu ostegunero […]
