Izarbide Elkartea 2002an sortu zen.
Hamalau sortzailek Konstituzio Batzar bat egin zuten 2002ko azaroaren 26an, eta aho batez onartu zuten Elkartea sortzea. Hau da, IZARBIDE GIPUZKOAKO BORONDATEZKO ADINEKOEN INFORMATIKA ARLOKO ELKARTEA.
ELKARTE honen helburuak:
- Gipuzkoan adineko pertsonen boluntariotza sustatzea teknologia berrien esparruan.
- Jarduerak egitea, hala nola aldizkako argitalpenen edizioa sustatzea, ikastaro eta bilera parte-hartzaileak antolatzea, boluntariotza eta egokitzat jotzen diren eta Batzar Nagusiak onartzen dituen beste guztiak bultzatzea.
- Kideen arteko lankidetza erraztea, bai eta nazioko eta/edo nazioarteko elkarte edo erakundeekiko lankidetza ere, helburuak ahalik eta gehien aurreratze aldera.
- Adinekoen garapen soziokulturala sustatzea, adinekoak beren ingurune sozialean mantentzeko jarduerak eta zerbitzuak sustatzea eta egitea, eta Erkidegoko bizitza sozialean integratzen laguntzen duten aisialdiko edo bestelako jarduerak antolatzea.
- Arestian aipatutakoak egiteko beharrezkoak diren gainerakoak, bai eta indarrean dagoen legeriak baimentzen dituenak ere.