Maiatzaren 19an, Izarbideren Ohiko Batzar Orokorra egin da. Hitzordua, berriro ere, Gipuzkoako Argazkilari Elkartean izan da.
41 bazkide bertaratu gara eta 36 boto delegatu ditugu, Gipuzkoako 11 zibergelak ordezkatuz La Caixa Gizarte Ekintzaren babespean.
LaCaixa eta Hartford ordezkatzen aritu dira:
David Velasco: LaCaixa Fundazioko Adineko Pertsonen Programaren zuzendaria
Alberto Abad: LaCaixa Adinekoen Programaren Iparraldeko Zonako arduraduna
Sonia Sáenz: LaCaixa Fundazioa
Marifé Méndez: Hartford
Arantxa Bóveda: Hartford
2022-05-06an egindako Ohiko Batzar Nagusiaren Akta onartu da.
Elkartearen 2022ko ekitaldiko urteko kontuak onartu dira.
2022ko ekitaldian egindako jardueren laburpena egin da.
2023rako aurrekontua azaldu da.
Galde-eskeekin amaitu dugu ekitaldia.