IKASTAROAK LEGAZPIKO ZIBERCAIXAN


Legazpiko Mediateka Gelan Informatikaren Hastapen Ikastaroa egin da otsailaren 2tik martxoaren 18ra.

Ohikoa denez, irakaslea David Martín Urkia izan da, bere jakintza eta esperientzia direla eta.

Hamaika lagunek hartu dute parte. Bi orduko saioak hamalau izan dira, astelehen eta asteazkenetan banatuak.

Funtsean, eduki hauek izan dira:

  • Google Drive karpetetan fitxategiak antolatzeko erabiltzea.
  • Googleren dokumentuen erabilera oinarrizkoa baina zabala.
  • Google Gemini erabiltzea bilaketak egiteko, dokumentuak sortzeko, irudiak sortu eta ukituak emateko eta kudeaketak egiteko.

 

 

 

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude