Dagoeneko egin da Informatikako Hastapen Ikastaroa (24 ordu), otsailaren 14tik martxoaren 7ra, biak barne.
Pertsona talde txiki batek parte hartu du, pandemiaren hasieran ezarritako araudiarekin jarraitzen dugunez.
Parte-hartzaileen profila da ezagutzaren bat izanda, ordenagailua erabiltzeko oinarrizkoan finkatu nahi izan dutenena; are gehiago, dokumenturen bat edo karpeta bat Google Drive edo “Hodeira” ere igotzen saiatu direnena, bertan ere karpetak sortuz.
Ordutegia 11: 00etatik 14: 00etara izaten ari da, astelehen eta asteazkenetan.
Une honetan, “Irudiak gogoratuz” deitzen den aktibitatea lantzen ari gara, ikasgelan Movie- Maker programaren ezagutzan sakonduz eta aipatu asmo horretarako baliatuz.
Ikastaro hau Martxoaren 9an hasi eta Apirilaren 6an amaituko da.
David Martín Urkia irakasleak ematen ditu eskolak, astean bitan, aurreko ikastaroko ordutegi berean.
BUZTINTEGI | ||||
---|---|---|---|---|
IKASTAROAK | DATA | EGUNAK | ORDUTEGIA | ORDUAK |
HASI INFORMATIKAREKIN |
02/14tik 03/7ra
|
Astelehena eta asteazkena |
11:00 a 14:00 | 24 |
GOGORATZEKO IRUDIAK |
03/9tik 04/6ra
|
Astelehena eta asteazkena | 11:00 a 14:00 | 24 |