Zibersegurtasuna eta konfiantza digitala dira gaur egungo gizartean ditugun erronkarik garrantzitsuenetarikoak. Horregatik, INCIBE Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalak #ExperienciaINCIBE jarri du martxan. Esperientzia ibiltari honek Espainiako geografia zeharkatzen du, zibersegurtasuna erabiltzaile guztien artean sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko, sustatzeko eta zabaltzeko.
Mezu honen bidez, gure esperientzietako batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu, STANDean. Aste honetan EIBARREN, Untzaga Gizarte Etxean (Jubiletxe), abuztuaren 27tik (asteazkena) 29ra (ostirala).
Gaur egungo aro digitalean, denok gaude zibermehatxuen eraginpean: iruzurrezko mezuak, albiste faltsuak, aplikazio maltzurrak… Mundu digitalean babesten ikasi nahi duzu modu dibertigarri eta zirraragarri batean?
Ekimen honek modu dibertigarri eta interaktibo batean egiteko aukera ematen dizu. Hainbat ezagutza-mailatara egokitutako jolas honetan, eguneroko mehatxu digital nagusiei buruz ikasiko duzu, baita online nola babestu eta Internet modu arduratsuan nola erabili ere.
📅 Egunak: 2025eko abuztuak 27, 28 eta 29.
🕘 Ordutegia: 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara
🎓 Adina: 10 urtetik aurrera.
📍 Tokia: UNTZAGA Gizarte Etxea. Untzaga Plaza 6. Éibar.
⏳ Iraupena: 30 minutu taldeko, 12 parte-hartzaileko
🚪 Sarbidea: goizez eta arratsaldez taldeka bisitatzeko aukera. Publiko orokorrarentzako sarbide librea.
Inaugurazioan izan dira, ezkerretik eskuinera: Patxi Lejardi landa-inguruneko eta festetako zinegotzia, ordezkariordearen laguntzailea, Noemí López Fernández gobernuaren ordezkariordea, INCIBE monitorea, Alberto S. de Viteri zentroko lehendakariordea, Joseba García zentroko zuzendaria eta Joakin Martínez zentroko batzordekidea.