INCIBE ZIBERSEGURTASUNA EIBARREN


Untzaga Gizarte Zentroak laguntza eman du Zibersegurtasun Institutu Nazionala (INCIBE) gure hirira etor dadin, herritarrei zibersegurtasuna hurbiltzera. Horretarako, “ROADSHOW” esperientzia instalatu dute, 400 metro karratu baino gehiagoko erakusketa-azalerarekin.

Martxoaren 10etik 14ra bitarteko astean, bere escape room, erakusketa-guneak, gamifikazioa, jokoak eta zibersegurtasuneko laguntza gozatu ahal izan ditugu kabina batekin, modu konfidentzialean deitu ahal izateko 017 zenbakira, INCIBEren zibersegurtasuneko laguntza-zenbakira.   

 

Izarbide con INCIBE en su zona de formación

 

Taldeko eta banakako bisita gidatuak egin ahal izan dira.

Izarbideko boluntariook, Eibarkook zein Gipuzkoakook, bisita gidatu hauetako batean izan gara, eta oso hezigarria eta dibertigarria izan da.

 

 

 

Izarbideko lankideak gurekin Eibarren zeudela aprobetxatuz, Eibarko Industria Museoa bisitatzera joan gara eta asko gustatu zaie. 

 

Izarbide visitando el stan de Incibe en Eibar

 

Eskerrik asko INCIBEko administrazio-taldeari eta Roadshowko begiraleei, haien hurbiltasunagatik eta egiten jakiteagatik.

ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO INCIBE ESPERIENTZIA HAIN EDERRA IZATEAGATIK.

 

 

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude